Zer dira prestazio osagarriak?
Gizarte Segurantzaren sistemak barnean hartzen dituenez gain ematen diren prestazioak dira, eta haiek osatzen dituzte. Langileek nahiz haien eskubidedunek (hots, istripua jasan duen pertsonarekiko eskubideak dituzten pertsonak; normalean, jaraunspen-arrazoiak direla medio) dituzten beharrizan edo egoera berezietan laguntza ekonomikoa ematea da haien helburua. Beharrizan edo egoera horiek laneko istripu edo gaixotasun profesional baten ondorio izan daitezke.
Gizarte Segurantzaren sistemak barnean hartzen dituenez gain ematen diren prestazioak dira, eta haiek osatzen dituzte. Langileek nahiz haien eskubidedunek (hots, istripua jasan duen pertsonarekiko eskubideak dituzten pertsonak; normalean, jaraunspen-arrazoiak direla medio) dituzten beharrizan edo egoera berezietan laguntza ekonomikoa ematea da haien helburua. Beharrizan edo egoera horiek laneko istripu edo gaixotasun profesional baten ondorio izan daitezke.
Honako araudi honen bidez erregulatzen dira: Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorraren 2019ko urriaren 28ko Ebazpena, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 96.1 b) artikuluan zehaztutako prestazio osagarriak aplikatzeko erregimena xedatzekoa.
Nork eska ditzake, eta zeintzuk dira baldintzak?
- Istripu bat izan duten edo gaixotasun profesional batek jotako langileak
- Langileen eskubidedunak
Prestazio hauek lortzeko baldintzak honako hauek dira:
- Laguntza bakarra aintzatets daiteke laneko istripu edo gaixotasun profesional bakoitzeko
- Istripua izan duen pertsonaren bizikidetzako unitateak ezin du gainditu diru-sarreren muga jakin bat
Zer laguntza eska dezakezu?
Errehabilitazioa eta suspertzea:
- Zentro soziosanitario edo egoitza-zentro batean sartzeko diru-laguntzak
- Langile bat ospitaleratzeari lotutako gastuak ordaintzeko laguntza
- Gizarte Segurantzaren estalduraren barnean hartzen ez diren protesi eta laguntza teknikoak eskuratzeko laguntza
- Gizarte Segurantzaren estalduraren barnean hartzen ez diren tratamendu medikoak edo terapiak eskuratzeko laguntza
Lanbide-berrorientazioa eta langunea egokitzea:
- Lanbide-heziketako ikastaroak eta gizartean nahiz lanean txertatzea
- Langile autonomoak jarduteko darabilen tokia egokitzea
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak gauzatzeko funtsezkoak diren baliabideak egokitzeko laguntza:
- Ohiko etxebizitzako oztopoak kentzeko laguntza
- Ohiko etxebizitza egokitu bat erosteko laguntza
- Ibilgailua egokitzeko laguntza
- Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak gauzatzeko etxez etxeko laguntza
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietarako sarbidea lortzeko laguntza
Beste prestazio batzuk:
- Heriotzagatiko laguntzaren osagarria
- Baliaezintasun handia duten pertsonak zaintzearen inguruko trebakuntza jasotzeko laguntza
- Ohiko etxebizitzaren jabetza mantentzeko edo hartaz gozatzen jarraitzeko laguntza
Nola eska ditzakezu gizarte-laguntzak?
Deskargatu eta bete gizarte-laguntza jasotzeko eskabide-inprimakia. Aurkez ezazu, beharrezko dokumentazioaren batera, gure sareko edozein laguntza-zentrotan.
Jasotako eskabide guztiak baloratzen ditu gure Prestazio Sailak, eta Prestazio Berezien Batzordeari aurkezten dizkio, zeinak haiek ebatzi, eta dagokion ebazpena ematen baitu.