Hospital Asepeyo Madrid
(Coslada)

Nola heldu

Urteko 365 egunak eta eguneko 24 orduak arreta ematen


Hospital Asepeyo Madrid
Joaquín de Cárdenas, 2
28823 Coslada (Madrid)


Tel. 916 735 011
Fax 916 693 393


hospitalcoslada@asepeyo.es
Hospital Asepeyo Madrid
Abrir Google Maps para encontrar la mejor ruta

Espezialistak gara

Cirugía ortopédica – Traumatología

Erreferentziako ospitale bat gara espezializatze honetan. Gure sendagile taldeak kontsulta eta kirurgia jarduerak burutzen ditu. Egunero burutzen ditugu ebakuntzak gure 5 ebakuntza-geletan eta urtean 4.000 interbentzio baino gehiago burutzen ditugu. Nabarmenak gara mikrokirurgia, berrinplantatze, artroskopia, bizkar hezurraren kirurgia eta protesi tekniketan.

Anestesiologia

Teknika aurreratuenak erabiltzen ditugu eta ondorioz erreferente nabarmen bat gara anestesia erregionalaren esparruan. Min zorrotz eta min kronikoaren sekzioarekin estuki elkar lan egiten dugu, baita ere birgaitze-zerbitzuarekin. Irakaskuntza-zentro gisa ziurtagiria dugu espezializatze honetan. Estatuko hainbat ospitaletako medikuei egoiliarrei hezkuntza bikain bat eskaintzen diegu espezializatze honetan.

Errehabilitazioa

Gure espezialista taldea zailtasun handiko lesioetan espezializatuta dago. Arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu gure paziente guztiei eta etengabeko jarraipena burutzen dugu. Hainbat unitate ditugu:
  • anputazioak
  • ortesi eta protesiak
  • hartutako kalte zerebrala
  • bizkarrezur-muineko lesioak
  • baliaezintasun handia
  • neurofisiologia
Instalazio handiak ditugu teknologia berrienekin hornituak, adibidez sistema robotikoak ibiltzearen birgaitzerako.

Ikerkuntza klinikoa

Konpromisoa dugu ikerkuntza klinikoarekin. Gure pazienteen osasuna hobetzeko lan egiten dugu eta eraberritzen gara.

Gure zerbitzuak

 

Gure logelak dira eta xehetasun guztiak dituzte pazientearen onura eta eta bere laguntzaileen erosotasuna errazteko.

Ekipamendu osoa du, oheak posizionamendu elektrikoa du, telebista, telefonoa, sofa-ohea eta komun berezitua.

Ospitaleak doako aparkalekuak ditu egoitzaren kanpoaldean banatuta.

Beheko solairuan dago sarrera nagusiaren ondoan

Kafetegia: 8tatik 14etara eta 17etatik 21.30ak arte

Jatetxea eta autozerbitzua: 14etatik 15.45 arte eta 20etatik 21.15 arte

Wifi konexioa ospitaleko eremu osoan.
Irakurketa-gela eta liburutegi-zerbitzua paziente guztientzat. Liburuen katalogoa eskuragarri dago terapia okupazionalaren sailean, beheko solairuan.

Hau interesatzen zaizu

Informazio gehiago behar duzu?

Sendagile taldea

Ezagutu gure sendagile taldea eta espezializazio arloak.

Deskargatu
Eskubideak eta betebeharrak

Ezagutu osasun-ekintzetan dituzun eskubideak paziente edo erabiltzaile gisa.

Deskargatu
 
Pazientearen gida

Zure egonaldia erosoagoa izan dadin aholkuak eta gomendioak.

Deskargatu
 
Memoria

Aurreko ekitaldiko jardueren txostena.

Deskargatu
Osasun-ataria

Osasun-gomendioak eta medikuntza-arloko teknika berrienak

Informazio gehiago
Zatoz gure taldera

Gure etorkizuneko proiektuan parte hartu nahi duzu?

Bidali zure curriculuma