Zer da laneko absentismoa?
Absentismo’ gisa ulertzen dugu lanera huts egitea lanera joatea aurreikusita zegoenean. Honen kudeaketa konplexua da eta eragina du era guztietako erakunde eta pertsonetan.
Mutuek enpresei lagundu diezaiekegu beren absentismoa kudeatzen prestazio ekonomikoen jarraipenaren bidez, kontingentzia profesionalen osasun-laguntzaren jarraipen eraginkorraren bidez eta prebentzio-jardueren bidez.
Absentismoaren kostua
Absentismoaren kostuak lehiakortasun eta eraginkortasunean eragina du eta herrialdearen hazkundea eta jasangarritasuna baldintzatzen du.
Kostu zuzenak
Absentismoaren kostu zuzen nagusiak huts egiten duten langileen soldatak dira, baita ere ordezkapenei dagokienak (ordezkarien ordainsariak) eta aparteko lan-orduei dagozkienak. Orokorrean, kostu hauek nahiko zehaztasunarekin kalkulatu daitezke. Espainian lanerako ezintasunaren kostuak Gizarte Segurantzaren sistemaren bidez aseguratuta daude, eta ondorioz enpresak ez du honen zati bat ordaindu behar. Hauek dira enpresarentzako kostu zuzenak:
Zeharkako kostuak
Ekoizpenaren murrizpenaren ondoriozkoak dira, ordezkapen kostuak (kontratazioa, aukeraketa, hezkuntza), produktu edo zerbitzuaren kalitatean gertatutako akatsak, onuren murriztea, Gizarte Segurantzako kuotak eta, orokorrean, administrazio-kostuak (huts egiteak kudeatzeko langile eta jarduerak). Kontingentzia profesionalen ondoriozko huts egiteetan, kostuak handiagoak izan daitezke (Gizarte Segurantzaren prestazioen errekarguak edo isunak, jardueraren etetea, irudiaren galera, kalte materialak, ezbehar gabeziagatik jasotako ahalezko kontingentzia profesionalen kotizazioen murrizpenak edo sari bereziak, etab.).
Gure kudeaketa-eredua
Gure iritziz absentismoaren kudeaketa enpresaren gizarte-erantzukizunetik, osasunaren sustapenetik eta prebentzio-kultura bat ezarrita burutu behar da, hauek burutu ondoren, kudeaketa integral bat proposatzen dugu osasuna, kudeaketa, prebentzioa eta antolakuntza bateratuz.
Gure absentismo-kudeaketa eredua ezartzeko gida bat sortu dugu. Honen bidez absentismoa murrizteko zuzenduta dauden ekintzen jarraipena eta baieztapena hobetu ahal izango dituzu.
Onurak
Gure ereduaren bidez honako onurak lortuko dituzu:
- Langileak: osasuna hobetu, istripuak ekidin eta laneko baja egoeren isunak minimizatu.
- Enpresak: antolakuntza hobetu eta giza-baliabideen egiturako ekoizpenekoak ez diren kostuak murriztu.
- Gizarte Segurantza: Gizarte-Segurantzaren sistemaren gastuak murriztu, aldi luzerako jasangarritasuna sustatuz.
Asepeyoren kudeaketa-taldea
Aditu espezializatuen taldeak dauzkagu arlo bakoitzean kudeaketa eredua garatzeko.
Absentismoaren kudeaketa sanitarioa
Enpresariek aukera dezakete Mutuak gaixotasun arrunt edo laneko istripuen aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa ordaintzea, baita ere honen kontrola eta jarraipena, osasun-zerbitzu publikoaren osasun-arreta eskaintzeko erantzukizuna kaltetu gabe. Geure esperientzia hedatuan oinarrituta, jarduteko modu berezi bat zehaztu dugu kontingentzia arrunten eta kontingentzia profesionalen ekintzetan.
Gure bokazioa osasun-lidergoa da, gure kudeaketa klinikoaren proiektuaren bidez, praktika kliniko hoberenen bidez osasun arloan emaitza hoberena lortu nahi dugu. Horretarako, gure helburua ebidentzian eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako medikuntza da.
- Berehalako harreman sanitarioa: bajari buruz berri dugun unetik aurrera, osasun profesionalen talde bat harremanetan jartzen da telefonoz langilearekin gertaeraren lehenengo ebaluazioa burutzeko.
- Ekintzaren pertsonalizazioa: ebaluazioaren emaitzaren arabera, langilearen berreskuratzeko prozesua optimizatzeko ekintzak planifikatzen ditugu.
- Gaixotasun taldeen araberako espezializazioa: gaixotasun taldeen araberako protokolo eta teknika sanitario zehatzak aplikatzen ditugu, ondorioz prozesuaren hobekuntza lortzen dugularik. Bereziki, osasun-esperientzia handia dugu traumatologia-kasuen kudeaketan.
- Prozesuaren jarraipena: kasu bakoitza aldiro berrikusten dugu honen ebaluazioa balioesteko eta, beharrezkoa bada, erabaki berriak hartzeko. Medikuaren ustez langilea prest badago bere lanpostura itzultzeko, proposamena bidaltzen diogu Osasun Zerbitzu Publikoari. Bestela, ezintasun proposamen bat bidaliko diogu eta GSINek ebatziko du.
-
Osasun-adierazleen azterketa: aldiro adierazleak eskuratzen ditugu ondorengo helburuekin:
- Enpresarentzat, bere absentismoaren ikuspegi orokor bat edukitzea.
- Guretzat, ereduaren eraginkortasunari eta bere hobekuntza arloei buruzko informazioa edukitzea.
- Prozesuaren tratamendu integrala: gure laguntza-zentroetan kasuaren kudeaketa osoa burutzen da, diagnostikoan hasita alta medikoa jaso arte. Laguntza-zentroko medikuak koordinatzen ditu beharrezkoak diren profesionalen partaidetza diziplina anitzeko lanaren bidez eta unitate espezializatuen laguntza teknikoarekin.
- Harremana enpresa eta langilearekin: gure laguntza-zentroen bidez enpresa eta langilearekin etengabeko erlazio natural bat mantentzen dugu prozedura administratiboak eta asistentzialak errazteko konfidentzialtasuna errespetatuz DBLOaren arabera.
Zure kudeaketan laguntzeko tresnak
Asepeyo Oficina Virtual bulego birtualean eskuragarri duzu tresna multzo erraz eta zentzuzko bat zure kasa absentismoaren kudeaketa erantzule bat burutu ahal izateko.
- Lanpostuaren segurtasunari esleitutako faktoreak: alturan egindako lanak, arrisku elektrikoak, makineria eta prozeduren araberakoak.
- Eragile kimikoak: osasunarentzat toxikoak (eragin sumingarria, sentsibilizatzailea, kartzinogenoa, teratogenoa…) izan daitezkeen produktu kimikoen esposizioarekin erlazionatutako prozedurak
- Eragile biologikoak: eragile bizidunekiko (bakteria, birus, parasito edo onddoak) esposizioa eduki dezaketen lanpostuak. Nabarmendu behar dira, beren esposizioagatik, osasun-arloko langileak eta, era berean, albaitariak, nekazariak, etab.
- Faktore fisikoak: erradiazio ionizatzaile eta ez ionizatzaileekiko esposizioa, zarata, bibrazioak, muturreko tenperaturekin edo nano-partikulekiko esposizioak sortzen dituzten arriskuekin erlazionatutakoak.
- Faktore ergonomikoak: lanpostura egokitzeko araberakoak, postura desegokiak, mugimendu errepikakorrak edo zamen manipulazioa. Nahasmendu muskuloeskeletikoak sor ditzakete.
- Lanaren antolakuntza: atazen diseinua, funtzioen definizioa, lan-zamak, malgutasuna, autonomia, aginte-estiloak, komunikazioa, trebakuntza.
- Enpresaren filosofia eta kultura: Laneko gogoeta etikoei buruzko prozedura eta oinarrien deklarazioa, jazarpenaren prebentzioa eta erakunde osoko diskriminazioaren prebentzioa, langileak hautatzeko irizpideak.
- Senderos de salud
- Jatetxe osasuntsuen sarea
- Ingurunearekiko politika osasuntsuak / hornitzaileak
- Komunitatearentzat onuradunak diren kanpainetan elkar lan egin (odol-ematea)
- Komunitatearen osasun eta segurtasunaren ezaguera hobetzen dituzten jarduerak
Enpresa osasuntsua
Prebentzio-neurrien eta ezaguera hedatzeko eta asoziatutako enpresen praktika onak zabaltzeko helburuarekin, eta INSST erakundearen izen berriarekin bat etorriz (Lan osasun, segurtasun eta ongizate institutu nazionala), laneko ingurune osasuntsuak sustatzen dituzten proiektuak jakinarazi behar ditugu.
Enpresa osasuntsu bat da laneko ingurune osasuntsuak sustatzen dituena, osasun gisa ulertzen direlarik ongizate fisikoa, adimenaren ongizatea eta gizarte-ongizatea.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, hauek dira laneko ingurune osasuntsu bat lortzeko funtsezko alderdiak:
- Lanpostuaren segurtasunari esleitutako faktoreak: alturan egindako lanak, arrisku elektrikoak, makineria eta prozeduren araberakoak.
- Eragile kimikoak: osasunarentzat toxikoak (eragin sumingarria, sentsibilizatzailea, kartzinogenoa, teratogenoa…) izan daitezkeen produktu kimikoen esposizioarekin erlazionatutako prozedurak
- Eragile biologikoak: eragile bizidunekiko (bakteria, birus, parasito edo onddoak) esposizioa eduki dezaketen lanpostuak. Nabarmendu behar dira, beren esposizioagatik, osasun-arloko langileak eta, era berean, albaitariak, nekazariak, etab.
- Faktore fisikoak: erradiazio ionizatzaile eta ez ionizatzaileekiko esposizioa, zarata, bibrazioak, muturreko tenperaturekin edo nano-partikulekiko esposizioak sortzen dituzten arriskuekin erlazionatutakoak.
- Faktore ergonomikoak: lanpostura egokitzeko araberakoak, postura desegokiak, mugimendu errepikakorrak edo zamen manipulazioa. Nahasmendu muskuloeskeletikoak sor ditzakete.
- Lanaren antolakuntza: atazen diseinua, funtzioen definizioa, lan-zamak, malgutasuna, autonomia, aginte-estiloak, komunikazioa, trebakuntza.
- Enpresaren filosofia eta kultura: Laneko gogoeta etikoei buruzko prozedura eta oinarrien deklarazioa, jazarpenaren prebentzioa eta erakunde osoko diskriminazioaren prebentzioa, langileak hautatzeko irizpideak.
- Senderos de salud
- Jatetxe osasuntsuen sarea
- Ingurunearekiko politika osasuntsuak / hornitzaileak
- Komunitatearentzat onuradunak diren kanpainetan elkar lan egin (odol-ematea)
- Komunitatearen osasun eta segurtasunaren ezaguera hobetzen dituzten jarduerak
Asepeyoren Absentismo-Behatokia
Urtero argitaratzen dugu Asepeyorekin kontingentzia arrunten babesa aukeratu duten 200.000 enpresetan geratutako lanekoak ez diren istripu eta gaixotasunen arrunten bajen analisian oinarritutako joera eta jokabideen azterketa. Azterlan honetan adierazkorrak dira 2016 urtean kontingentzia hauen ondorioz gertatutako bajen igoera nabarmena, epe berdinean gertatutako afiliazioen igoerarekiko hirukoitza baita.
Hurrengo datuak nabarmenak dira:
- errerorleak: langileen %1,71ak gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren istripuen bajen %21,04a jasaten dituzte.
- Bajen %12,92ko igoera.
- Gaixotasun psikologiko eta psikiatrikoen ondoriozko bajen igoera (2015 urtearekiko gehien igo den gaixotasun-taldea da). Guztira 2016 urtean 23.415 baja izan ziren.
- Iraupen labur edo oso laburreko bajak (2016 urteko bajen guztizkoaren, 23.415 baja, %67 15 egun baino laburragoak izan dira).
- Enpresako langileen antzinakotasuna (langileen %58 hiru urte baino gutxiago daramatza enpresan).
Datu hauek kudeatu eta hauen arabera jarduteko, zure esku jartzen dugu absentismoa kudeatzeko gure eredua, osasun, kudeaketa, prebentzio eta enpresen antolakuntza ekintzak barneratzen dituen kudeaketa-plan batekin.