Arriskuen prebentzioa

Zure enpresako prebentzioa kudeatzen eta laneko arriskuak kontrolatzen laguntzen zaitugu ahokulari-sare eta osasun eta laneko segurtasunean aplikatutako teknologia berritzaileen bidez.

Profesionalak eta baliabide teknikoak

Asepeyok prebentzioaren konpromisoa du. Mutuako enpresek beren laneko ezbeharrak murriztea nahi dugu eta horretarako prebentzio-kultura sustatzen dugu.

45 urteko esperientzia eta ezaguerak ditugu, prebentzio-arloko aholkulari hoberenekin eta baliabide tekniko oso espezializatuekin.

Gure ekintzak araudiaren guztizko betetze eta zorroztasunean oinarritzen dira. A lo largo de nuestra trayectoria hemos destacado por seguir las directrices que establece anualmente el Plan General de Actividades Preventivas.

Jarduera hauek enpresarien eta beren langileen aldeko prestazioak dira, ez dituzte eskubide subjektiboak sortzen, eta hauei laguntzeko helburua dute laneko istripu eta gaixotasun profesionalak kontrolatu edo, ahal denean, murrizteko. Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzari dagokio jardueren aldizkako planifikazioa ezartzea, beren irizpide, eduki eta lehentasunekin.

Horregatik, prebentzio-arloan burutzen dugun jarduera, ondorengo atalean deskribatzen duguna, Jarduera Prebentiboen Plan Orokorrean ezarritakoari egokitzen da uneoro.

Prebentzioa beste era batera hobetzen dugu

Zerbitzu hobeago bat eskaintzeko erabiltzen dugu, zure eskura jartzen ditugu zure zalantza guztiak argituko dituzten 80 profesional, teknologia aurreratuarena ere jartzen dugu zure esku.

Prebentziora aplikatutako teknologia

Prebentziora aplikatutako teknologia aurreratuena erabiltzen dugu, adibidez errealitate birtuala alturako erortzeak ekiditeko, dronen erabilera laneko ezbeharrak murrizteko, gidatze-simulazioak istripuak ekiditeko edo entzumen-eremuen erreprodukzioa laneko eremuen zarataren ebaluaziorako.

Gainera, badakigu zein garrantzitsua den prebentzioa eta ondorioz jarduera onenak saritzen ditugu eta hauen berri ematen dugu enpresetako laneko segurtasuna hobetzeko esperientziak partekatzeko asmoarekin.

Aholkularitza pertsonalizatua

Gure enpresei aholku pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu.

Egin zure galdera

Asepeyo sariak

Aurkeztu zaitez prebentzio-jarduera onenen Asepeyo sarietara

Animatu zaitez parte hartzera!

Informazioa eta sentiberatzea

Gure mutuako enpresen erabakien ardatz nagusi bezala laneko arriskuen prebentzioa sustatzen dugu. Informazio-ekintzen katalogo zabal bat eskaintzen dugu, hauek enpresan prebentzio-funtzioak dituzten pertsonei zuzenduta daude, beren ezaguera eta trebakuntza hobetzeko asmoarekin. Jarrera aldaketa bat sustatzen laguntzen zaitugu, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren Jarduera Prebentiboen Plan Orokorrean ezartzen den gisa.

Proposatzen ditugun ekintzak oso praktikoak dira eta edozein egoeretara egokitu daitezke: presentziala, semipresentziala eta on line. On line bertsioan e-learning-en espezializatutako plataforma bat erabiltzen dugu.

Informazio eta sentiberatze-jardueren aurtengo egutegia.

Kontzientzia hartzeko kanpainak

Kanpaina berria: Arrisku psikosozialen prebentzioa, etorkizuneko enpresentzako abagunea

Arrisku psikosozialak eta laneko estresa dira laneko osasun eta segurtasunean gertatzen diren arazo zailenetakoak. Arazo psikosozialek kostu handi bat dute Europar Batasuneko enpresa eta gizartearentzat, bestalde, estresa bigarren osasun-arazo ohikoena da Espainian.




Ezagutu Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak garatutako Gizarte Segurantzaren Prebentzio Ekintzen Plan Orokorrean ezarritakoaren araberako bestelako prebentzio-kanpainak.


Prebentziorako onuren “Bonus” sistema

Prebentziorako pizgarrien Bonus sistemak kontingentzia profesionalen kotizazioak murrizteko aukera ematen die beren laneko ezbeharrak eraginkor murriztea laguntzen duten eta laneko istripu eta gaixotasunak eragozteko ekintza eraginkorrak burutzen dituzten enpresentzat.

Urtero eska daiteke kotizazio-baldintzak betetzen badira, ezbeharren maila ezarritako mugen azpitik mantentzen bada eta oinarrizko prebentzio-ekintzak burutu badira. Sorospenaren zenbatekoa handitu daiteke prebentziorako inbertsioak egin badira eskaera aurkeztu aurreko urtean, “behaketa aldia” deritzona.

Gure prebentziorako aholkulariek adieraziko dizkizute Bonus pizgarrien eskaera burutzeko kudeaketak, hauen bidez prebentzioan inbertitzen lagunduko zaituzte.

Prebentzioaren ataria

Laneko arriskuen prebentzioaren arloan zer beste zerbitzu eskaintzen ditugun ezagutzeko, sartu gure atari espezializatura. Bertan aurkituko dituzu besteak beste, aholkularitza eta laguntza teknikoari buruzko informazio gehiago, hezkuntza, ikerketak eta proiektuak, kanpainak, sentiberatze-tailerrak, dokumentazio teknikoa eta aplikazioak.